Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abendua 2018

Sorginaren kolaborazioa, Info7ren agurra eta Talka

2018ko azken irratsaio egin dugu!

Eta horretarako gure kolaboratzailea den Zamai zuloko sorgina etorri zaigu, hain zuzen ere, sorginei buruz hitzegitera. Ondoren, Gasteizen burutu berri den okupazio feminista bati buruz aritu gara, Talka izena duen espazioaz. Bertako bi kiderekin elkarrizketa egin dugu, okupazioa nola izan zen eta ze egoeretan aurkitzen diren azaldu digutelarik. Jarraian, larunbatean agur esan zuen Info7 irratiko kideekin egindako erreportaia ere eskeini dugu, Urruñako estudioetan egin zen agur festan izan zelako I-Jauna. Eta amaitzeko, nola ez, efemerideak!

Pinuen gaitza eta euskal sagardoa hizpide ttirriki-ttarrakan

Gaurko saioan pinuen gaitza edo hobe esanda gizakion gaitza pinuetan islatua aztergai izango dugu ttirriki-ttarrakan. Honetarako Aitziber Sarobe biologo eta Arkamurkako kidea izango dugu. Gaitzaren nondik norakoak , basogintzaren egoera  eta eman nahi diren “alternatiba” edo ihesbideak izango ditugu aipagai elkar lan berri bati hasiera emanez.  Bestetik, sagardo denboraldia ate joka dagoen honetan Euskal Sagardoa izendapenaren koordinatzaile eta bertsolari ezaguna dugun Unai Agirre izango da gurean. Euskal Sagardoa bertan ekoizturiko sagarrez bakarrik osatua  eta kalitate berme baten ziurtagiria duen sagardoa da, honetaz gain, sagardoaren eta sagardotegien munduan murgilduko gara, bertako egin beharrak ohiturak eta bestelako ezagupenak jasotzeko asmoz. Ostegunero zuzenean 19:30-20:30 artean.  On egin!

 

 

Zientzialari zoroarekin Nippon aldera

Ithaka Ukatuz saioak gaurkoan ere ez dizue huts egingo eta saio honetan bidaia ezin bereziago batekin gatoz!

Gaurkoan Mikel Abadia zientzialaria izango dugu gela arroxeko uhinetan, duela ez asko Japonia aldean izandako egonaldiari buruz solasean. Mikel laneko kontuekin murgilduta abiatu zitzaigun Asiara, baina ziur bere abenturazaletasunak lan momentuak gainditu zituela eta esperientzia mordo bat eskaintzen dizkigula.

Zuen zain egongo gara beti bezala 21:30tatik aurrera Arraio Irratian!

Aritz Aranburu surflaria biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan Aritz Aranburu surflaria izango dugu gela arroxean. Hawaiitik etorri berritan, Galeako lur muturrean aritu zaigu olatu handien txapelketan. Bigarren postu bikain bat lortu ostean gurekin solasteko tarte bat hartuko du iluntzean.

Honetaz gain playeroen emaitzak ere errepasatuko ditugu, gizonezkoen 6. jardunaldia izan baitzen ostegun goizean.

Beraz, badakizu, bihar 20.00tan sintonizatu Arraio Irratia FMko 99.3an!!