Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abendua 2018

Igor Lee dator gaur ZarataZarautz irratsaiora

Aste honetako ZarataZarautz irratsaiora Igor Lee etorriko zaigu. Bad Religion taldeari buruzko monografikoa amaitzera etorriko zaigu hirugarren saio batekin. Beti bezala 21:30etatik aurrera zita zaratatsua duzue.

Igorrekin eginiko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Bizkaiko finala eta Kopla txapelketa hizpide

Aupa aupa!

Aste honetan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala izango deu ardatz nagusi: finalistak, kanporaketen analisia, porra…. Kopla Txapelketai beira ere koplaaldi batzuk entzungai gose pixkat iten juteko. Bestalde Amaia Urbietan puntu-erantzuna ere izango deu gurian. Ezer geyo eskau ote leike?

Ez galdu!!! 99.3FM!!

Arazo teknikoak ditugu FMko emisioarekin

Arraio Irratiaren FMko emisioarekin arazoak ditugu azken asteetan era Zarautz eta inguruko herrietan zail egiten gure sintonia harrapatzea.

Lanean gabiltza hau konpondu nahian eta ahalik eta azkarren konpontzea espero dugu.

Bitartean, internetez entzuteko aukera ere baduzue:

http://www.arraio.eus/online/online.html

Zad: bizi dutenen ahotik

Kaixo lagunok!

Aste honetan, Bretainia aldera joan gara, Nantes inguruko ZAD Zone a défendre (babestu beharreko gunea) eremuko esperientziak hobeto ezagutzeko. Urte luzetako borrokaren ondoren, bertan egitekoa zen aireportuaren proiektua bertan behera uztea lortu dute, eta bestelako bizi eredu baten bidea saiatzen ari dira, autogestioa eta autonomia oinarri hartuta. ZADen bizi diren sei pertsonaren testigantzak oinarri hartuta, ZAD bizi dutenen ahotik liburua idatzi du Iñaki Etxeleku Thikoipe kazetariak, eta berarekin hitz egin dugu borroka horren inguruan.

Beti bezala, efemeride eta albiste interesgarriak ere ekarri ditugu gela arrosera. Iganderoko moduan, 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3!

Goiabeko ogia, erremolatxa, ehkolektiboa etab… entzungai!

Garaian garaikoa ta goxo egindakoa, hauxe da  Arrik hasi berri duen atala ttirriki-ttarrakan. Lehenengo honetan, erremolatxa ekarri digu gela arroxera, Askotan baztertua edo ahaztua dugun barazki honen historia, bere ezaugarriak eta gora beherak kontatzeaz gain, salmorejo koloretsu bat aurkeztu digu errezeta modura. Bestetik, Goiabeko Asier Baztarrika izan dugu, euren proiektuaz eta batez ere ogiaren inguruan jardun dugu hizketan, ogitik hasi eta mundua aldatzeko asmotan geu ere puztu gara legamiaren eraginez edo… Horretaz gain,  EHkolektiboa ere izan dugu mintzagai, Euskal Herri mailan ekologia, elkarlana eta konpromisu sozialean oinarrituriko sarea eta dinamika. ON EGIN!