Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratiak 18 urte!!!!

Oso hurrun geratzen dira Lizundia fabrika okupatuko lehen solairuan egin genituen Arraio irratiko hastapenak. Putzuzulo gaztxean jaio eta Hiruputzu gaztetxean heldu bilakatu den irratia gara, 18 urte bete ditugu dagoeneko FMko 99.3an! Ibilbide luze horretan izan ditugun oztopo guztiei aurre eginez iritsi gara 2024ko maiatzaren 20ra, Gaizkiñeren maketako Huskeria abestia Zarauzko kaleetataik zehar, uhin askeetan hegan, zuen irratietaraino lehenbiziko aldiz iritsi zen abestia izan beitzen 2006ko maiatzeren 20ko gure lehen emisioa.

Arraio 3.0 jaio zela adierazi genuen Hiruputzu gaztexeko estudio egin genuenean, Putzuzulo eraitsi eta etekin bilaku ondoren. Gure gela arroxa berria dagoeneko makina bat pertsonen adieraz-lekua izan da, gure mikrofonoetatik pasa diren ahotsek kontatu dute beste inon kontatzen ez dena, beste inon entzungo ez den musika jarri da gure tokatan edo ordenagailuan. Arraio irratian aktualitatea, entretenimendua, humorea, kirolak, kultura, podcastak, Arrosa sareko irratsaioak eta batez ere musika, mota guztietako musika aurkituko duzu. Hau posible izan dadin gure esku ditugun baliabideak erabiltzen ditugu eta irrati librea garenez, autogestio bidez lortzen dugu aurrera egiteko modua hileroko asanbladan koordunatuz.

18 urte hauetan beti izan ditugu zailtasunak, trabak, oztopoak, eta baita arazo teknikoak ere. Azken hauek guk geuk konpontzen ditugu, edo hortan saiatzen gara behintzat. Baina bestelakoak dira benetan gure irratia kolokan jarri dezaketenak. Azken urteetan jasan ditugun lapurretek, irrati frekuentzien erregularizazio saiakera ezberdinek edota FMa anulatzeko joerek egoera zailean jartzeko aukerak irekitzen dizkiete agintari askori. Dena den, ekaitz guztiei aurre eginez, zerbait esateko dagoen bitartean, disko berri bat jarri edo beste irratien emisioak eskeiniz FMko 99.3an beti egongo da zer entzuna.

Hain zuzen ere, zerbait adierazteko irratia da Arraio irratia, irratsaio, podcast, tertulia edo pintxada moduan. Jaio zenetik, irratigintza beti eraldatzen ibili den medio bat izan da eta adierazteko zein entzuteko modua aldatzen den neurrian berau gauzatzeko aukera ere aldatzen da. Gure mikrofonoak irekiak daude bertatik esan behar direnak esateko, gure estudioa beti prest da zuzeneko bat egiteko edo grabatzeko. Gure señalea airean dago, aske.

Urteurren berezi honetan, gure uhinak bezala, gure ateak ere irekiak izango dira, baita lapurrentzat noski, etorri eta ikusi, probatu eta sentitu dezaten irratiaren magia, ea horrela pakean uzten gaituzten… Baina zu ere etorri zaitezke eta ezagutu dezakezu gure gela arroxaren sorginkeria, zuzenekoak duen indarra.


Hortarako aukera izango da urteurren honetan eta ospatzeko egitarau berezia prestatu dugu beste behin ere.

Hasteko, maiatzak 10 ostirala, iluntzeko 21:30tan Lauzpabost bakarrizketa saioa izango dugu Hiruputzu Gaztetxean.

Maiatzaren 16an, ostegunez 20:00etan ZarataZarautz irratsaioak bere 18. urteurren kontzertua ospatuko du, Larru beltzak eta Ataque Zero taldeekin.

Maiatzaren 23anPunkaren beste aldea” dokumentala eskeiniko dugu 19:00etan eta ondoren afari beganoa izango da.

Maiatzaren 24an Orokieta Herri eskolako umeak etorriko dira gure estudiora beraien irratsaioa zuzenean egitera.

Maiatzak 25 larunbata, Pelax eta Txopet taldeen kontzertua 22:00tan eta DJ Bad Sound Sister gaua girotzeko.

Eta urteurrena amaitzeko, maiatzaren 30ean Ahoztar Zelaietarekin “La ertzaintza que viene” bere lazken liburuaz arituko gara zuzenean musika plazatik arratsaldeko 19:00etan.

Bertan ikusi ezin bagara FMko 99.3an entzungo gara.


Agurtzeko, zorionak Arraio irratitik igaro zareten lagun guztiei, seguru bihotzean oroitzapen berezi bat piztu zaizuela bertan igarotako uneren batekin. Zuei esker 18 urte hauetan eginiko saioekin bete duzue hutsik zen uhin baten bidez gure bizitzaren zati bat. Mila esker denoi!

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude