Press "Enter" to skip to content

Arraun kontuak denboraldiko aurreneko saioan

Kaixo entzule maite!

Berriz ere gela arroxean izango gara beste denboraldi batez. Aurtengoan iazko eguna eta ordua mantenduko ditugu, asteazkean 20.30 arituko gara Hiruputzu gaztetxetik.

Ohitura dugun bezala, arraun kontuekin hasiko gara, udak emandakoa errepasatuko dugu beraiekin, bandera bat lortu zuten emakumezkoek eta Kontxako sailkapenerako atarian egon ziren. Gizonezkoek ere egin duten denboraldi txukuna errepasatuko digute.

Honetaz guztiaz gain, playeroetako kiniela ere egingo dugu, igande honetan denboraldi berri bat hasten baita, beraz, zuek ere apustuak egin ditzakezue gure sare sozialetan.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude