Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2025

Samai-zuloko sorgiña, martxoak 8ko ekitaldiak eta Txapa irratiaren 40 urteak

Iepakaixou ia denoi!

Irratsaio konpletoa egin dugu gaur, martxoaren 9an. Hasteko Samai-zuloko sorgiña etorri zaigu bere liburu gomendioarekin. Ondoren, atzo herrian martxoaren 8aren harira antolatu ziren mobilizazioetako ekitaldiak eskeini ditugu esklusiban. Eta amaitzeko, bergarako Txapa irratiaren 40. urteurrena dela eta Zebrabidean egindako elkarrizketa emititu dugu.

Entzun ezazue!

 

Hirukotaren zarata dosia

Nahiz eta B Jauna berandu iritsi aste honetanz hirukotea zure zarata dosia jartzen egon da. Lehenik eta behin, Chaos UK taldeko lehen abeslaria eduki dugu gogoan eta ondoren, inguruko kontzertuen berri emateaz gain, doinu basati batzuk jarri ditugu.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Gilorekin geopolitika pixka bat

Iepakaixou ia denoi!

Gaurkoan, martxoaren 2an, Iñaki Gil de San Vicente pentsalari marxistaren kolaborazioa eduki dugu. Berarekin aztertu dugu egin berri duen azken bidaian ikusi eta bizitakoa; Kolonbian izan zen eta herrialdearen egoera zertan den kontatu digu, eta baita Gure Amerikarena ere. Europa zaharrean Alemaniako hauteskundeak abiapuntutzat harturik hainbat gogoeta elkarbanatu ditugu.

Entzun ezazue!