Podcast: Play in new window | Download
Kaixo, entzule maiteok:
Atzo, beste behin ere, Patiyoko Atzuak gela arroxian eongiñan kontu kontari! Saiua arazo teknikuakin hasi genun, baina, gure umore ukituakin segituan konpondu genun ejeje Idatziz zaila da azaltzen atzoko programan hasiera…homo sapiens, sapiens ar-ak, giz-onak imitatzen eongiñan. Hitzeiterako garaian ateratzen zaien ahotsa eta hartzen dezuen gorpuzkera azaltzen saiatu giñan. Errespetuz esango dizuegu, baino…YASTA, vale ya!
Sortzaileen txokuan berriz, The Cramberries musika talde irlandarraz jardun genun eta euren doinuei ahotsa jarri zien Dolores O´Riordanen inguruan ere bai. Goian bego Dolores! Zure ahotsa beti egongo da gure bizitzako soinu bandan! Talde polemikua izantzan Irlandako gatazka politikuan inguruan abestu zuelako eta, baita, Dolores beak izan zun haurtzaro eta bizitza zailagatik.
Musika atzoko programan oinarria izan zala esan dezakegu, izan ere, atzokuan gurekin Lorea Zulaika bolibartarra gonbidatu genun. Duela gutxi diska atera berri dun Kadira bere taldeaz hitz egin zun. Bere kantak nola konposatzen ditun ere kontatu zigun eta, beno, bere aurreko taldean ere (Azaleran) kantak berak konposatzen zitun arren, musika talde batean emakume abeslaria izateak aurreiritziak sortzen dituela esan zigun. Hots, badirudi jendartean emakume abeslaria eta musika egilea (konpositora) izatea bateraezina dela. Eskerrik asko Lorea etortzeagatik, artista paregabia izateaz gain, kriston maja zea!
Bukatzeko, agendan zer geneukan komentatu genun. Ostiral honetan zine Modelon “Mierda de ciudad” antzezlana egongo dala, Iruñan otsailak 3an Altxalili kabareta eta, bueno, gauza gehio oain burura ez datozkidanak. Jakin nahi baituzue, bakizue ze in jajajaj
Besteik ez, gure programakin zuen errutinako mierdaz deskonektauko dezuelakuan!
Muxuuu
1,2,3 TUMAMARRATXA!
Be First to Comment