Iepa kaixo!!! Aste hontako gonbidatu elektronikoa Ulea handia izango da. Azpeitiar hau orain hamasei urte hasi zen biniloak pintxatzen, 14 urte ingururekin. Naiz eta hasieran “progresive” doinuak ziztatzen zituen, bereala zaletu zen “techno” eta “hard-techno” doinuetara, erreferentzia bezala Ben sims, Chris liebing edota Dave Clarke zituelarik. Urte batzuk beranduago 90garren hamarkadako elektronika taldeak ezagatu zituen (Depeche mode, Kraftwerk, New order) eta honek aldaketa nabarmena eman zuen bere gusto eta estiloan, izan ere, momentu hartako musikari kaso egiteari utzi eta gustoko zuena jartzen hasi zen. Gaur egun ere ez du gustoko modan dagoena jartzea, bera betetzen duena baizik. Estilo bat baina gehiago sartu ohi ditu sesioro, eta teknika fiñez ezkontzen ditu gainera. Bihar bere abilezia entzuteko aukera izango dugu Kaiolatik saioan. Ez galdu lagunok, UP THE KAIOLS!!!
Be First to Comment