Kaixo denoi!
Hemen dauzkazue pasa den ostiralean Putzuzulo Gaztetxean burutu zen II. Kopla Lehiaketaren grabaketa. On gin!!

Kaixo denoi!
Hemen dauzkazue pasa den ostiralean Putzuzulo Gaztetxean burutu zen II. Kopla Lehiaketaren grabaketa. On gin!!
Kaixo lagunak!!
Igande honetako irratsaioan Jose Mari Perez, TXURI izan genuen hizpide. Hain zuzen ere, azaroaren 29an 21 urte espetxean bahiturik zutelako ekitaldi ugari burutu ziren Zarautzen eta antolatzaileetako batzuk gonbidatu genituen Arraio Irratiko agoitza nagusira.
Ekitaldiko bertso eta abestiak ere aireratu genituen eta amaitzeko, Egoitz Txuriren hilborai egindako elkarrizketa emititu genuen.
Zuzenean entzuterik izan ez bazenu, lasai, HEMEN duzu aukera.
Pasaden asteko irratsaioa entzuteko HEMEN klikatu eta, gogoratu, fonotekan gure irratsaio guztiak dituzula entzungai!!!
Kaixo irratikide!!
Igande honetako Ahuntzaren Gauerdiko Eztulean “El dinero es deuda” dokumentala eskeini genuen. Dokumental honetan dirua noiz eta nola sortu zen unetik abiatuz gaur egungo munduko ekonomi sistema ulertzeko beharrezkoak diren hainbat ideia eta datu agertzen dira. Benetan interesgarria!
Beste hainbat kontu ere izan genituen aipagai. Ezin izan bazenuen zuzenean entzun, HEMEN AUKERA!!!
Kaixo Arraiokide!!
Igande honetan ere gaueko beatzitan burutu genuen Ahuntzaren Gauerdiko Eztula.
Saio berri honetan urriaren 25ean, larunbatean, Hernanin burutu zen Independentzia Eguna izan genuen ardatz bertako protagonistei eginiko elkarrizketa ezberdinekin.
Honetaz gain Putzuzulo Gaztetxeko urteurrena dela eta egitarauaren berri ematen zuen prentsaurreko berezia ere aireratu genuen.
Ezin izan bazenuen zuzenean entzun, lasai, HEMEN duzu aukera!
Kaixo Arraiokideok!!!
Hilabeteko ixilaldiaren ondoren hasi gara berriz ere kontzientzia bonbak uhinetatik jaurtikitzen.
Ez duzue bakerik izango, prestatu zaitezte: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula hemen da!!!
Itzulerako irratsaioan krisi ekonomiko honi aurre egiteko errezeta bikaina aditzera eman genuen, Enric Duran ekintzaile katalandarrari Tas-Tas irratiak eginiko elkarrizketa aintzat hartuz.
Gazte independentistek eginiko prentsurrekoa ere emititu genuen, larunbatean Hernanin izango den Independentzia eguna dela eta.
Besterik gabe, HEMEN irratsaioa zuen gozamenerako!
PD. Hasiera ahaztu egin zitzaigun grabatzea, barkatu eragozpenak…