Press "Enter" to skip to content

Egilea: atalka

Zientzia-fikzioan mugarik ez

Nork esango zigun egun bizitzen ari garena erreala izango zenik? Guri, zientzia-fikziozko egoera begitantzen zaigu. Zuei ez? Aitzakia hori hartuta, beste mundu batzuetan bidaiatu dugu: gizakiok irudikatu ere egingo ez zenituzketen gauzak ikusi ditugu Oriondik harago; urruneko galaxietan ibili gara; ilargiari bisita ugari egin dizkiogu; hezur-haragizko izatetik, tonuez marraztutako uhin bihurtu gara; eta etxera itzultzean ere, distortsionatuta sentitu gara inguratzen gintuen guztia betikoa ote zen zalantzan. Dena antzaldatu da!

Oso genero zabala da zientzia-fikzioa, baina guk aukeraketa bat egin dizuegu. Hortaz, denetarik duzue aukeran: drama, abenturak, thrillerra, umorea, maitasuna… Baina guztia zientzia-fikzioak barnebilduta. Hala ere, egia da elementu batzuk errepikatu ere egiten direla: giro iluna, espazio-ontziak, jarraipenak, engainuak, irudi pentsaezinak… Irakurri baino, hobeto ikustea, ezta?

Esperimentatu nahi baduzu, entzun, bihar, Zinema Itsua, 21:00etatik aurrera, 99.3 FMn, Arraio irratian.

Hor hao, Wilson? – AMUA

Nor da Wilson? Eta nor dabil haren bila? AMUA bota digute: Antzerkia, Musika, Uhinak eta Algaratxoren bat. Egoera surrealista honetan, irribarretxo bat ateratzen badizugu, gu pozik.

Ausartuko al zara amua irenstera? Gaur, 18:00etan, “Hor hao, Wilson?” saio bitxia. Entzun, entzun; ez dakigu-eta hauen berri gehiago izango dugun.

Gorkeyan Zarauzko lista

Kaixo!!

Gaurkoan beste lista batekin gatoz eta oraingo honetan gure herriko talde batzuk aipatuko ditugu. Hau izan da ordu betean sartu zaigun kanta sorta:

Humedecidos: Una Mano Para El Dinero , La Ciudad De Los Blandos, Tu La Quieres Ver Morir

Txixaparrazta: Gurutzeari buelta, Txixaparrazta, Desde afuera (los crudos)

Mor More: Errugabetzen I,II

Pottors ta Klito: Conejillas Vill , Odola

Occhi di Farfalla: Galdu ordez

Managaitz: Espiralaren gailurra

Zarauzko gitarjoleak: Gorkeyako irratsaioa

Optika: Natura Hila

Gustokoa izango duzuelakoan, hurrengoan gehiago ekartzen saiatuko gara.

Goxatu!!!!

FAS zineklubekoekin krispetak elkarbanatuko ditugu biharko Zinema Itsuan

Bilboko FAS elkarte kulturala 1953. urtean hasi zen martxan. Gaur egun, Estatu Espainolean, funtzionamenduan dagoen zineklubik zaharrena da, eta Europan, bigarrena. 150 bazkidek osatzen dute taldea eta emanaldietara 400 ikusle inguru hurbiltzen dira.

Haien esperientziaren berri izateko, Txarly Otaola kidearekin hitz egingo dugu biharko saioan. Eta han daukaten mugimendua ikusita… krispetarik gabe gelditzeko arriskua izan arren, ziur gaude merezi izango duela!

Bestalde, ohi bezala, Nymeriaren gomendioa ere entzungo dugu eta Zinegoak jaialdira ere sartu-irtena egingo dugu, epaile dabilen Krisekin hitz egiteko.

Agi denez, bihar, Bilbo aldean mugituko gara. Gurekin zinera etorri nahi? Ez galdu Zinema Itsua, 21:00etatik aurrera, Arraio irratian; FM 99.3.