Press "Enter" to skip to content

Egilea: atalka

Kitzika: Bondage

Gaurko Irratsaioan Bondageari buruz hitzegingo dugu:
Shibarian esperientzi asko duen protagonista batekin bidaiatuko dugu eta zertan datza praktika honek esplikatuko digu, baita bere esperientzi pertsonala arte honetan.
Gehio jakin nahi? Ba ez galdu!!!!
Fran-en instragrama: https://www.instagram.com/nakwashi/
Marika Leyla Roux: https://www.study-on-falling.com

Ura hizpide gaurko Zinema Itsuan

Gaurko saioa urari eskaini nahi izan diogu. Urari jartzen dizkiogun giza oztopoei eta honek gugan duen eraginari. Film ezberdinei errepaso bat emateaz gain,  Maddi Barber zuzendaria gonbidatu dugu gaurko Zinema Itsura. 592 metro goiti eta Urpean lurra laburretan Itoizko urtegiak izandako eraginei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu.

Eta nola ez, gaurkoan ez dira Nymeriaren gomendioak faltako.

21:00etatik aurrera FM.ko 99.3an

ESTITXU Robles-Arangiz

Estitxu aitzindaria izan zen;emakumea, bakarlaria, gitarrarekin kantatzen zuen, euskaraz, kantu tradizionalak nahiz country, jazz, bakeroen pelikuletako musika… horiek hartu eta euskaratzen zituen. 15 disko grabatu zituen eta Beskoitzeko urretxindorra goitizenarekin mundu osotik ibili zen bere gitarra lagun zuela . Musikazale askorentzat sinbolo bat da. Estitxu, Lourdes Iriondo eta Maite Idirinekin batera, 1960ko hamarkadaren amaierako euskal musikagintzaren protagonista nagusietako bat izan da.

DOKUMENTALA

Abestiak: Ene izar maitea, Umezurtza, Ilun beti, Zerurat galde egin, Negua igarota, El Dorado, Denbora anitz, Beskoitze, Alaitasuna, Zure Begiek eta Agur Maria.

Seminci, Unbelievable eta Izibene Oñederra

A zer nahasketa izango dugun biharko Zinema Itsua saioan! Hasteko, Arantza Arruti Valladolideko Seminci jaialdiaz arituko zaigu; ondoren, Nymeriak Unbelievable telesailaz hitz egingo digu; eta bukatzeko, Izibene Oñederra zuzendari eta marrazkigilea elkarrizketatuko dugu.

Gu, zinema-munduan egunean gaude. Zu?

Bihar, hilak 31, 21:00etatik aurrera, Zinema Itsua Arraio irratian, 99.3 FMn.