Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Ainitze Salarekin sendabelarrak ezagutuz

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, martxoak 30, Merkatua bizirik elkarteak antolatu zuen hitzaldi/tailer bat eskeini dugu. Ainitze Sala lazkaotarra sendabelarren inguruan aritu zen merkatu plazan eta han izan ginen gure grabagailuarekin. Ukenduak, infusioak, mazerazioak, sendabelarrak… luze, zabal eta oso argi aritu zen.

Goza ezazue!

Arkamurkaren kolaborazioa orkideei buruz

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, martxoak 23, Arkamurka natur taldeko kideen kolaborazioaren txanda izan da eta, beti bezala, fin-fin etorri da gure uhinetara Aitor. Berarekin orkideei buruz aritu gara solasean luze eta zabal. Bitxikeriak, herrian ditugun orkidea motak eta abar izan dugu hizketagai.

Entzun ezazue!

 

Kattalin Minerren “Moio” liburuaren aurkezpena

Iepakaixou ia denoi!

Gaurko irratsaioan Kattalin Minerrek idatzitako “Moio” liburuaren aurkezpena eskeini dugu. Pasa den martxoaren 14ean Arrano elkartean egin zen aurkezpen goxoa emititu dugu.

 

On egin!

Samai-zuloko sorgiña, martxoak 8ko ekitaldiak eta Txapa irratiaren 40 urteak

Iepakaixou ia denoi!

Irratsaio konpletoa egin dugu gaur, martxoaren 9an. Hasteko Samai-zuloko sorgiña etorri zaigu bere liburu gomendioarekin. Ondoren, atzo herrian martxoaren 8aren harira antolatu ziren mobilizazioetako ekitaldiak eskeini ditugu esklusiban. Eta amaitzeko, bergarako Txapa irratiaren 40. urteurrena dela eta Zebrabidean egindako elkarrizketa emititu dugu.

Entzun ezazue!

 

Gilorekin geopolitika pixka bat

Iepakaixou ia denoi!

Gaurkoan, martxoaren 2an, Iñaki Gil de San Vicente pentsalari marxistaren kolaborazioa eduki dugu. Berarekin aztertu dugu egin berri duen azken bidaian ikusi eta bizitakoa; Kolonbian izan zen eta herrialdearen egoera zertan den kontatu digu, eta baita Gure Amerikarena ere. Europa zaharrean Alemaniako hauteskundeak abiapuntutzat harturik hainbat gogoeta elkarbanatu ditugu.

Entzun ezazue!