Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Zamai-zuloko sorgiña eta Haur Kultur Taldeko kideak

Iepakaixou!

Gaur, maitzak 15, irratsaioa hasteko Zamai-zuloko sorgiñaren bixita izan dugu. Berekin “Sorginak, egaminak eta erizainak” liburuari buruz aritu gara. Ondoren herriko eragile den Haur Kultur Taldeko kideak etorri zaizkigu beraien egoeraren berri ematera. Errelebo faltak  eragilearen jarraikortasuna kolokan du eta parte hartzeko deia luzatu dute, urtean zehar egiten dituzten ekitalden berri ematearekin batera. Ekitaldi hauek nola antolatzen dituzten ere kontatu digute. Haur kultur taldean parte hartzeko interesa duzuenok idatzi helbide honetara: haurkulturtaldea@gmail.com

Kortsikako egoerari buruzko monografikoa

Iepakaixou!

Igandean, maiatzak 8an, Kortsikari buruzko irratsaio monografiko bat egin dugu. Irulegi irratiaren sakonean atalean, Kortsikan bizi den Joritz Larrasa eta Berria egunkariko kazetaria den Oihana Teyseyrekin aztertu dute kortsikar nazio askapen mugimendua. Hain zuzen ere hilabete inguru da Yvann Colonna FLNC Korsikako Nazio Askapen Fronteko militante eta preso politikoa eraila izan zenetik eta gertakari latz honek eragin duen mobilizazioak berriz ere aktualitatearen erdigunean jarri zuen frantziar estatuaren menpe dagoen irla zoragarri hura.

Entzun ezazue, etzarete damutuko eta!

Maiatzaren 1ari begira oporren bueltatik

Iepakaixou!

Bi asteko etenaldiaren ondoren eta Aste Santutan gure pekatu denak ongi garbitu ondoren, berriz gaizkia egiteko prest bueltatu gara Ahuntzaren Gauerdiko Eztula!

Eta itzulera maiatzaren 1ean izan denez, ezin muzin egin langile klasearen nazioarteko egun honi erreparatzeari. Hortarako Iñaki Gil de San Vicente pentsalari marxistarekin aztertu dugu iragana, oraina eta geroaren zatitxo bat.

Entzun ezazue, ikasteko, hausnartzeko eta borrokara batzeko ezinbesteko saioa izan baita!

Ibai Trebiñorekin solasaldia

Iepakaixou!

Gaurko irratsioan “Donbass: gerra Europaren bihotzean” dokumentalaren egileak, Ibai Trebiñok, Orioko Etxeluze Gaztetxean eskeini zuen aurkezpeneko solasaldia eskeini dugu eskusiban. Askapenaren 2022ko brigaden aurkezpena ere izan zen eta honen ostean Errusia eta Ukrainaren arteko gatazka hobekiago ulertzen laguntzeko hainbat gako eskeini zituen Ibaik eta baita bertaratu zirenek ere.

Entzun ezazue hemen!

Samai-Zuloko sorgiña eta Korrika

Iepakaixou!

Gaurko irratsaioa hasteko Samai-Zuloko sorgiñaren kolaborazioarekin hasi dugu. Beti bezala liburu interesgarri bat gomendatu digu: “Trikua esnatu da”. Ondoren Korrikari buruz aritu gara, lehenik zuzenean Korrikaren berri eman digu Julenek, Arrosa sareko kideak, Korrikaren furgonetara egin dugun konexioan. Ondoren Egoitz, gure eskualdeko Korrikaren koordinatzailea izan da gure mikro askeetan, euskararen aldeko ekimen erraldoi honen xehetasunak bernetik ezagutzeko aukera izan dugularik berarekin.

Entzun ezazue, etzarete damutuko eta!