Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Emakumeak zarauzko landa eremuan eta emakume zientzilarien nazioarteko eguna

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, otsailak 23, berriki aurkeztu zen ikerketa bat izan dugu hizpide irratsaioaren lehen zatian. Zarauzko landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko beka lortu zuen Lakari kooperatibak eta lanari ekin zioten. Miren Prieto lakaritarrak  eta Mirene Begiristain EHUko ikerlari eta Biolurreko kideak eman dizkigute ikerketa honen xehetasunak.

Ondoren Arrosa sareak ekoizten duen Zebrabidea magazineko korte bat eskeini dugu, otsailaren 11a nazioarteko emakume zientzialarien eguna izaki Uxue Lazkano ikerlaria elkarrizketatu zuten eta.

Entzun ezazue!

Zirikaren bertso saioa

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, otsailak 16, irratsaio berezia izan dugu. Zuzen-zuzenean eskeini dugu zarauzko Zirika Euskara elkarteak antolatu duen bertso saioa. Andoni Egaña, Ohiana Iguaran, Amaia Agirre eta “Mantxi” aritu dira Uxue Areizagaren gaiei erantzuten.

On egin!

 

Hezeguneen garbiketa Arkamurkaren eskutik

Iepakaixou ia denoi!

Otsailaren 9ko irratsaioa Arkamurka natur taldeko Aitorren kolaborazioarekin osatu dugu. Zarauzko hezegunea garbitzen aritu ziren atzoko egunez, dagoeneko 6. aldiz antolatu duten garbiketa egunean. Hezeguneaz, espezie inbaditzaileez, itsasoaren mailaren igoeraz eta abarrez aritu gara berarekin.

Amaieran, sortu berri den irrati baten inguruan Arrosa sareko Zebrabidea magazinean eginiko elkarrizketa entzuteko aukera izan dugu. Nuen Maite irratia jaio da Bilboko Deustu auzoko gazte lokalean eta haren berri izan dugu.

Entzun ezazue!

Malekoiko proiektu berria

Iepakaixou ia denoi!

Gaurkoan, otsailaren 2an, beste behin ere herrira begira egon gara. Malekoiaren zati batean egin nahi duten proiektu berri bati buruz aritu gara Iñigo Altunarekin. Proiektuaren nondik norakoaren (oraingoz) dakitena azaldu digu, abiatu duten sinadura bilketaren arrazoiak zeintzuk diren eta abar luze bat ere kontatu dizkigu.

Amaieran, atzo Iruñean Aroztegiko makroproiektuaren aurkako manifako ekitaldia eskeini dugu.

Entzun ezazue!

 

Ikastolako isuna eta Samai-zuloko sorgiña

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, urtarrilak 26, irratsaioaren lehen zatian Samai-zuloko sorgiñaren bixita izan dugu. Ondoren Inhar Agirrezabal zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolako zuzendaria etorri zaigu berriki jaso duten isunaren inguruan hitzegitera.

Entzun ezazue!