Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Ahoztar Zelaietaren liburu aurkezpena

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, maiatzak 26, ezin izan dugu ohiko irratsaioa egin. Ponpax kolaboratzaileak datorren astera atzeratu digu adostua genuen zita eta Arraio irratiaren 18. urteurren ekitaldietan murgildurik, ezin izan dugu gehiago egin. Baina lasai, horregatik ez ditugu gure entzuleak edukirik gabe utzi.

Bergarako Txapa irratiak Ahoztar Zelaieta, gure kolaboratzaile izarraren azken liburuaren aurkezpena grabatu zuten eta hori eskeini dugu. Gainera, datorren maiatzaren 30ean gurekin izango da, Zarautzen, Musika plazan, arratsaldeko 19:00etan “La ertzantza que viene” liburua aurkezten. Har ezazue “apertif” gixa Bergarako gure lagunek egin duten grabaketa hau” eta datorren ostegunerarte!

Olatukoopen 10. urteurrena

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, maiatzak 19, Samai-zuloko sorgiñaren kolaborazioa izan dugu irratsaioa hasteko, eta “Puta zikiñak” liburuaz aritu zaigu. Ondoren Leire Udabe etorri da gure gela arroxera, Olatukoopeko eta Lakariko kidea. Berarekin Olatukoopen 10. urteurrenaz aritu gara, egindako ibilbideaz, ikusi eta ikasitakoaz, kontzeptu berri eta ahozkatzeko errazak ez diren guzti horiek zer esan nahi duten azalduz eta abar luze batez ere jardun dugu.

Entzun ezazue!

Onde Riflesse irrati topaketak

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, maiatzak 5, irrtsaio berezia egin dugu, oso berezia. Sarreran Arraio irratiaren 18. urteurreneko testua irakurri eta egitarauaren berri eman dugu. Baina segituan sartu gara gaurko gaian. Hortarako, lehendabiziko aldiz bi gonbidatu batera konektatu dira gure mikrofonoetara, bat Bolognatik eta bestea Oreretatik. Pasa den apiril hasieran burutu ziren Onda Riflesse irrati topaketei buruz aritu gara lehen zatian, eta ondoren, irrati libreei buruz, luze eta zabal hitzegin dugu.

Entzun ezazue!