Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Samai-zuloko sorgiña eta MindTrap taldea

Iepakaixou ia denoi!

Gaurko honetan, ekainaren 11ean, Samai-zuloko sorgiñaren bixita izan dugu. Irakurri berri duen liburu bati buruz aritu zaigu, landa eremua, emakumeak eta hiritartasunetik hauei buruzko ikuspegiari buruzkoa. Eta ondoren HiruPutzu gaztetxean kontzertua eman berri duten MindTrap taldeko kideak etorri zaizkigu izerdi patsetan (Amiltzen taldeak ez du kontzertua bukatu ;). Hauekin bere musika ibilbidea, azken joerak eta abarri buruz solasteko aukera izan dugu.

Entzun ezazue!

Hauteskundeen analisia Gilorekin

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, ekainak 4, Iñaki Gil de San Vicente pentsalari marxistaren kolaborazioa izan dugu. Berarekin pasa den igandeko hauteskundeak aztertu ditugu, Euskal Herriko zein beste nazio zapalduen ikuspegitik eta baita Espainiar estatuko ikuspegitik ere. Datuak, bozkak, abstentzioak eta etorri daitekeenari buruz aritu gara solas ederrean.

Entzun ezazue!

Hauteskunde gauaz kaletik saio berezia!!!

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, maiatzako 28, historia egin dugu. Bai, historikoa izan da kaletik egin dugun irratsaioa. Hauteskunde eguna izanik, kalean bueltaka aritu gara egoitza batetik bestera emaitzen berri eman nahian. Ijauna eta bere aparataje osoa unitate ibiltari autonomo gixa aritu dira.

Entzun ezazue!

Etxebizitza sindikatuen sarea eta Ahoztarren kolaborazioa

Iepakaixou ia denoi!

Gaurko irratsaioan, maiatzaren 21ekoan, Ahoztar Zelaietaren kolaborazioa izan dugu saioa hasteko. Argitaratu berri duen bere azken liburuaz aritu gara “Diagnostico Tolosaldea. La privaticación de la sanidad en en oasis vasco”

Ondoren Hego Euskal Herriko etxebizitza sindikatuen sareko kideak izan dira gure mikro askeetan beraien ekinbideen berri emateko.

Entzun ezazue!

Liburuzainaren kolaborazioa eta Ikastolan matrikulazioa ukatu dietenen testigantza

Iepa kaixou ia denoi!

Gaur, maiatzak 14, aspaldiko partez liburuzaina etorri zaigu bere liburu gomendioak egitera. Eta gainera pasarte batzuk irakurtzen ere aritu zaigu. Ondoren Ikastolan matrikulazioa ukatu dioten guraso baten testigantza jaso dugu, puri-purian dagoen gai bat izanik lehen eskutik, edo ahotsetik, jaso dugu testigantza hori.

Entzun ezazue!