Press "Enter" to skip to content

Egilea: ithaka_ukatuz

Begirada ezberdin bat Asiatik

Aspaldian bisitatu ez dugun Asiara itzuliko gara gaurkoan Itsaso Garinen eskutik. Herrialde ezberdinak ezagutzeaz gain, bertako ahotsa eta begirada gerturatuko dizkigu, etxean bezala edo hobeto sentitu den txokoen inguruko bizipenak gurekin elkarbanatuko dituelarik.

Uhinen bidez bere goxotasunaz eta irribarreaz gozatzeko aukera ez galdu 21:00etatik aurrera Fmko 99.3an!

Gurpildun Mirakulua jarraituz II

Azken irratsaioa motza bezain zirraragarria suertatu zitzaigun, eta esperientzia onak errepikatzea gomendagarria denez, gaurkoan berriz ere Aitzol Intxausti “Rambo” izango da gurean. Marokotik irten eta Mauritaniako mugan geratu ginen, nola jarraituko ote du abenturak?

Beste behin ere Fmko 99.3an edo arraio.eus-en egongo gara 21:00etan puntu-puntuan!Elkartu gurekin uhinen bidez, ez zarete damutuko!

Gurpildun Mirakulua jarraituz

San Blas eguna dugun honetan bedeinkapen gutxi izango dira gela arroxean, baina irratsaio zinez interesgarri bat dugu aurretik. Horretarako Aitzol Intxausti “Rambo” gerturatuko zaigu gurera, duela bi urte bere lagun “Beltzuria”rekin egindako bidaia itzela gurekin elkarbanatzeko asmotan.

Afrikako kulturan murgildu eta bertan bikote honek izandako bitxikeriak ezagutzeko aukera ez ezazu galdu! Fmko 99.3an izango gaituzue zuen zain 21:00etatik aurrera!

Ciao Italia!

Gaur Sebastian Deunaren eguna izanik, kapitaleko familia bat gerturatuko zaigu gela arroxera azken urteetan Italiako txoko ezberdinetara egin dituzten bidaia batzuren nondik norakoen inguruan solasteko asmoz.

Zarauzko bizilagun den Isa Maritxalar, Maider eta Gemma ahizpekin izango dugu gurean, eta nola ez dena ongi doala ziurtatzeko euren ama Maixa Iguaran.

Ez galdu aukera emakume hauen martxaz gozatzeko! Beti bezela 21:00etatik aurrera Arraio Irratian!

Bi lagunen abenturak eta kalenturak

Aste honetan azken irratsaioan bezala Hego Amerika aldetik ibiliko gara Lukas Gorrotxategi eta Ian Estebaranz gonbidatuekin. Esperientzia positiboak ematen direnean errepikatzea gustatzen zaigu eta horregatik jarraituko dugu munduaren alde horretan. Hala ere badakigu ez daudela bi bidai berdin, eta horregatik irrika biziz gaude gaurkoan zerrekin topatuko garen frogatzeko.

Brasilen caipirinha bat hartu nahi? Argentinan tango bat dantzatu nahi? Edo nahiago duzue arepa kolonbiar batzuk dastatu? Hori eta askoz gehiago 21:00etatik aurrea Fm-ko 99.3an!!