Press "Enter" to skip to content

Egilea: ithaka_ukatuz

Hasierako usteak aldatzen direnean…

Urte eder honetako azken saioarekin gatoz Ithaka zale maiteok. Eta gaurko programak beste behin ere aho zabalik utziko gaituelakoan gaude, Afrika sakonean barneratuko baikara proiektu zoragarri batean murgilduta.

Horretarako Axi Agote gerturatuko zaigu gela arroxera azken udan Kenian izandako esperientziak gogoratzera. Esan digunez motxila ikasgaiez beterik ekarri zuen, beraz gaur ere adi-adi jarraitzeko irratsaio baten aurrean gaude. 21:00tatik aurrera Arraion!

Sandwichman eta bere abenturak

Beste aste batez hemen gara, gaurkoan Pablorekin Londresen 5 urte luzeetan bizi izan zituen esperientzia zirraragarriak partekatzeko asmotan.

Gaurko gonbidatua ezagututa ziur gaude hiri ikusgarri honen ikuspegi ezberdin bat ezagutzeko parada izango dugula. Beraz ez galdu 21:00tatik aurrera motxila hartu eta hiri berri hau ezagutzeko aukera!

Surfean dena olatua ez delako

Mundu osoan zehar hamaika uhinen gainean surf egindakoa da gure gonbidatua. Baina itsaso ertzean gizarte eta kultura ugari bizi dira, eta Ainara Aymat bere bizipen propioei buruz hitz egiteko asmotan dator gela arroxera.

Gaurko elkarrizketan, bidaiatu aurretik askotan gertatzen den bezala, nora goazen badakigu, baina ez bertan zerrekin aurkituko garen. Beraz enigma horiek argitu nahi izanez gero piztu irratia 21:00etan puntu-puntuan!

Putzuzuloko urteurrena Amerikako erdigunean ospatuko dugu!

Apa kaixo!! Hemen garela berriz ere bidaia eder bati aurre egiteko prest!!


Azken bidaian ez bezala, oraingo honetan berotara gerturatuko gara. Beñat Aristi izango da gaur bezalako egun bereziko gonbidatua, gure gaztetxe maiteak 14 urte betetzen ditun egunean hain zuzen ere! Azken udan Mexiko eta Guatemalan zehar galduta ibili zen eta bertako esperientzia gurekin elkarbanatzeko asmotan datorkigu.


Beraz badakizue, 21:00etan puntu puntuan piztu Arraio eta gozatu!!

Azkenean etxean da Zarautzko irribarrea!

Kaixo bidaiari maiteok!

Gaurkoan aspaldian herritik urrun ibili den lagun baten bisita jasoko dugu. Leire Garate bidaiari amorratu bat da eta hori horrela izanik ezin izan zion atzerrian lan egiteko aukerari muzin egin. Denbora dezentez ibili da Europako zenbait txokotan zuzenbidearekin erlazionatutako lanak burutzen, baina urria hastearekin batera etxera itzuli da, momentuz geratzeko asmoarekin, zenbat iraungo ote du?

Erantzun hau eta milaka istorio gaur 21:00tatik aurrera Arraio Irratian!!