Press "Enter" to skip to content

Egilea: ithaka_ukatuz

Indurainen pare Asiako herrialde bitxi batean

Txirrindua hartu eta Kyrgyzstan-eko txoko berezienen inguruan jardungo dugu gaurko irratsaioan entzule maiteok. Bai ondo irakurri duzue, KYR-GYZS-TAN!! Eta non dago ba herrialde ezezagun hori?

Horren erantzuna eta hilabetez pedalei ematen izandako esperientziak ekarriko dizkigute gurera gaurkoan Asier Aranburu eta Gorka Lertxundik. Ez dira honelako herrialde ezohikoak ezagutzeko aukerak egunero izaten beraz badakizue…

Arraio Irratian elkartuko gara 21:30etatik aurrera!

Begirada bat Fidelen lurraldeari

Gaurkoan gertakizunez eta esperientziaz josita dagoen irla eder bat bisitatzeko aukera izango dugu, hain zuzen ere Kuba. Horretarako gela arroxean Ane Etxeberria eta Markel Eizagirre izango ditugularik euren xelebrekeriak eta bizipenak gurekin elkarbanatzeko asmotan.

Garai batean zoriontasunez josita zegoen Karibeko irla honek gaur egun bizi duen benetako egoera gatazkatsuari errepaso egingo diogu bikote honen begiradatik.

Elkartu gurekin Fmko 99.3an 21:30etatik aurrera eta jarrai dezagun hegalak astintzen!

Maoriei bixita

Opor eder batzuen ostean hemen gara berriz ere bueltan eta aste honetako protagonistak Zelanda Berrian ikusi, ikasi eta bizitakoak kontatuko dizkigu gaurko saioan.

Ander Eizagirre, “Risi” bezala ezagunagoa, izango dugu gure uhinetan gugandik oso urrun kokatzen den herrialde honi buruzko nondik norakoak kontatzeko asmotan, bertan 2 aldiz egoteko parada izan baitu.

Beraz sintonizatu 21:30etatik aurrera Arraio Irratia eta gozatu gurekin batera!

Chukran Egipto

Garai batean Tutankamon aski ezaguna buru izan zuen herrialdea bisitatzeko parada izango dugu gaurko Ithaka Ukatuz saioan.

Horretarako duela egun gutxi batzuk handik ibili den Harbil Aranburu izango dugu gela arroxean, Willy Fog-en amatxo hain zuzen ere! Denbora askoan ameztu eta ondoren gauzatutako bidaiaren inguruan solasteko asmoz datorkigu gurera.

Asteazkenero bezala 21:30etatik aurrera zuekin izango gaituzue Fmko 99.3an edota arraio.eus-en!

Hesietatik ihesten: Canadan hasi eta Grezian amaitzeraino

Nola hasi bidaia bat Canadan eta Grezian amaitu? Zerk eramaten zaitu horretara? Gaurkoan Ithaka Ukatuz saioan Telmo Iruretagoiena izango dugu bere bizitza markatu zuten abenturaz beteriko esperientzia batzuk kontatzeko asmotan.

Canadan hasi zuen bidaia luze batek Ipar Amerika eta Ertamerikako herrialde ugari ezagutzeko parada eman zion. Horrez gain bidaia horretan izandako bizipenek urte batzuk beranduago Greziara bultzatu zuten bertan dauden errefuxiatuei esku bat botatzeko asmoz.

Hau dena eta askoz gehiago 21:30etan puntu puntuan Arraio Irratian!