Kaixo entzule, gaurko saioan txirrindularitza kontuak izan ditugu mintzagai. Itzulia gure herritiknhasi den honetan, Itzulia, Alex Aranbururen garaipena bitxia, Zarauztarra kirol elkartearen gutuna eta Uxoa Ostolazaren garaipenez aritu gara. Honetaz gain playerotako final erdien kiniela ere egin dugu!
Hemen gara udaberriko lehendabiziko saioarekin. Gaurkoan, aspaldiko partez, herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu. Liga gehienak azken txanpan murgildu dira eta beraien egoera aztertuko dugu.
Honetaz gain, playerotao kanporaketak ere mintzagai izango ditugu, kiniela egitearekin batera. Beraz, ez hutsik egin eta sintonizatu 20.30tatik aurrera Arraio irratia, FMko 99.3an!!
Hemen gara berriz ere beste saio interesgarri batekin. Oraingoan eskubaloi egokitua izango dugu ardatz. Modalitate honen inguruan gehiago jakiteko Bidane Salegi izango dugu gela arroxean bera baita zarauzko taldearen entrenatzailea Garbiñe Gastañaresekin batera.
Honetaz gain, playerotako jardunaldi berri baten atarian gaudenez, kiniela ere egingo dugu, zuek ere oraindik horretarako garaiz zaudete.
Hau dena, bihar, martxoak 12, asteazkena 20.30tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!
Biharko saioan ertz asko dituen gai bati buruz arituko gara, Eskola kirola. Orain egun gutxi aditzera eman den epai bat medio, Gipuzkoako Eskola kirola Araba eta Bizkaikoaren eredura alda dezake. Sententzia honen inguruan ariko gara, zer dagoen horren atzean eta ekar dezakeenaz arituko gara Zarauzko Ikastola eta La Salleko zein Gatariako Iturzaetako arduradunekin.
Honetaz gain, playerotako kiniela ere egingo dugu, 9. jardunaldi honek badu berezitasun bat bere baitan, Getariako Gaztetapen izango dela Balearri-Astillero eta Asegroupen arteko lehia… honetaz ere arituko gara, beti bezala, Arraio irratian 20.30tatik aurrera FMko 99.3an!!
Kaixo entzule maite! Gaurkoan eskubaloiko 2. taldeko jokalariak gonbidatu ditugu gela arroxera. Jakina den bezala, foko, argazki eta albiste gehienak lehemdabiziko taldeek bereganatzen dituzte baina hauek aurrera egiteko ezinbestekoa dute 2. talde bat. Hori dela eta gaurkoan Eli, Andre alde batetik eta Jon Ander eta Ibai bestetik gerturatu zaizkigu beraien taldeez hitz egiteko.
Honetaz gain, playerotako 8. jardunaldiko kiniela ere egin dugu, beraz ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio Irrtia 20.30tatik aurrera FMko 99.3an!