Press "Enter" to skip to content

Egilea: Mikel Rotaetxe

-Zuzeneko musika Highway 9ri agur esateko-

Kitto. Maletak egin eta bagoaz. Highway 9 irratsaioak agur esango dio bere bigarren denboraldiari gaur arratsaldean. Horretarako, musika eta lagun giroa izango ditugu bidailagun.

Arratsaldeko zortzietatik aurrera, primerako saio batez gozatzeko aukera izango du entzuleak. Udara ate joka dabilela, sorpresa berezi berezi bat izango degu Arraio Irratian: zuzeneko musika. Eli Huegun izango dugu gurekin, Gipuzkoako Kantu Txapelketako finalista. Aukera paregabea irratian gutxitan entzuten den luxu batekin batera gozatzeko!

Ez galdu! 20:00etatik aurrera 99.3an edo www.arraio.net-en!

-Ekainaren 16an izango da Highway 9-ren denboraldiko azken saioa-

Highway 9-ren azken saioak badu dagoeneko mikrofonoak itzaltzeko eguna: ekainak 16, osteguna. Saio berezi batekin agurtuko degu saio txiki honen bigarren denboraldia Arraio Irratian. Dena den, biharko saioa bertan behera utzi beharko dugu, azken orduko kontu batzuk direla eta.

Hurrengo astean saio bereziaren inguruko informazio gehiago izango duzue! Ondo segi!

 

-Rockaren balada handiak, gaurko Highway9n-

Eguraldi honekin etxean gozo gozo geartu eta musika onaz gozatzeko gogoa baduzu, pistu Arraio Irratia arratsaldeko 8etan. Rockaren munduak sortu dituen balada epikoenak izanggo ditugu gaurko Highway 9n: Led Zeppelin, Scorpions edota Pink Floyd, besteak beste. Ez galdu!