Arraio Irratiaren 10. urteurrenaren barruan, Ekizaren kontzertua eduki genuen Putzuzulon. Disko gogorra matxuratu zitzaigun eta orain arte ezin izan dugu kontzertua berreskuratu. Jarraian, emanaldiko kantu bat duzue zuen gozamenerako.
Arraio Irratiaren 10. urteurrenaren barruan, Ekizaren kontzertua eduki genuen Putzuzulon. Disko gogorra matxuratu zitzaigun eta orain arte ezin izan dugu kontzertua berreskuratu. Jarraian, emanaldiko kantu bat duzue zuen gozamenerako.
Podcast: Play in new window | Download
Kaixo!
Gaurkoan ere bete-bete datorkigu Ahuntza! Ekonomia sozial eraldatzailearen bideak ezagutuko ditugu, bi proiekturen bidez. Horretarako, Koop57ko Gorka Julio eta Fiare banku etikoko Beñat Irasuegi izango ditugu gurekin. Azkenaldian buru belarri ari dira era honetako proiektuetan.
Asteari ere emango diogu errepasoa, beti bezala. Eta ez ahaztu, irratiaren 10. urteurrena ere gainean dugula! Aupa Arraio, redio!
Badakizue, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM E99.3!
Putzuzulo Gaztetxean egin zen kopla txapelketa osorik ikusgai duzue iada:
Etxepare Rap-ek agur esan zigun aurreko ostegunean, Zarauzko Modelo aretoan. Urtebetez emanaldiak ematen jardun ostean bukatutzat jo zuen Imanol Epeldek bere saioa. 2014ko azaroaren 7an Putzuzulo Gaztetxean egin zuen emanaldi osoa grabatu genuen Arraio Irratikoek. Orain, osorik ikusgai duzue:
Jarraian, Isuo Sasiia Zarauztar bakarlariak Putzuzulo Gaztetxean eskeinitako kontzertua duzue. “Idiaren zaintzari buruzko hamar estampa” diska aurkezten ibili zen ekainean Gaztetxean, Petti bakarlariarekin batera emandako kontzertuan eta Jon Murua tronpetajolea izan zuen lagun zuzeneko honetan.