Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Atalka

Kaixo arraiozale!

Aste honetan ez da Atalka saiorik izango. (ooooooooooooooooh!).

Hurrengo ostegunean itzuliko gara dena den,  Harkaitzekin. (Nor den Harkaitz? Datorren astean emango dugu berri hemen bertan edo irratsaioan zuzen-zuzenean).

Gustora bizi!

EMAKUME MUGIMENDUAZ HIZKETAN (ATALKAN)

Kaixo arraiozale!

Atzo, osteguna, emakumen mugimenduaz kalakan aritu ginen Atalkan.

Mugimendu honen baitan aritu izandako Maiterekin eta egun diharduen Cris-ekin solasean aritu ginen ordubete pasa luzean zehar, emakume mugimendua eta honek hartzen dituen gai eta esparruak asko izanik, makina bat gai jorratu genituelarik: emakume mugimenduaren borrokak eta nahiak lehen eta orain; eman diren aldaketak eta eman ez direnak; emakumeen aurkako indarkeria; martxoak 8a eta honekin lotutako ekintza eta jarduerak; etab.

Eta beno, zuotako asko eta asko zain zeundeten eta iritsi zen egun haundia: aurreko igandean bertan grabatu eta osatu ondoren, atzo aireratu baikenuen Atalkaren kuña berria. (Zuen iruzkinen zain geratzen gara orain…).

Nahi duenak, saio osoa entzungai podcastean. On egin!

IMANOL AGIRRE ATALKAN

Kaixo arraiozale!

Atzoko Atalkan Imanol Agirre Zarauzko GAROA LIBURUDENDAko egungo arduraduna (arduredunetako bat:  haserretu gabe Eneko!) izan genuen gonbidatu.  Ordubete benetan atsegina igaro genueneta makina kontu, istorio eta misterioz hitz egin genuen bitartean… Garoa liburudendaz, liburuez, irakurleez eta bestelakoez ere hitz egin genuen. Eta baita ederki pasa ere!

GAROA liburudenda obratan dago orain baina kale berean dute probisionala”.                         Bestalde, laster batean jarriko dute berriz ere liburudenda martxan, lehengo                          lekuan eta hainbat berrikuntza eta nobedade ere izango  eta eskainiko omen ditu.

Atzo entzun izan ezin zuenarentzat, aipatutakoak eta beste hainbat kontu entzuteko             aukera podcastean. On egin!

Ibon Insausti & DJ kontuak ATALKAN

Kaixo ARRAIOzale!

Ostegun berri bat iristear, prest dugu ATALKAren saio berri bat  ere!. Dakizuen bezala, inguruko hainbat jende naiz talde ekarri eta elkarrizketatzen dihardugu aurtengo denboraldian, euren afizio, ofizio eta jardunari buruz aritzen garelarik.

Ibon Insausti Zarauztarra izango dugu aste honetan gurekin. Besteren artean, DJ gisan aritzen da Ibon eta bere fazeta hori ezagutzen saiatuko gara Atalkan. Bestalde, bere DJ jarduna zuzenean ezagutu ahal izango, hiruzpalau kantu ekarri-jarriko baitizkigu.

Gogoratu bestetik, aurreko irratsaioa (EHEko kideei egindakoa) entzungai duzuela jada Atalka-ren aurreko sarreraren potcastean.

Ostegun iluntzean geixau!

INAXIO MARTIARENA izan genuen Atalkan

Aurreko ostegunean Inaxio Martiarena izan genuen gonbidatu Atalkan. Ia denok jakingo duzuenez, Inaxio Zarauzko “Martiarena Zapategia”-ko langile eta nagusia da egun bere arrebarekin batera. Zapatagintzaz, zapatari ofizioaz eta Martiarena Zapategiaz jardun genuen ordubetean zehar.  Aspaldiko eta egungo kontu interesgarriak aipatu zizkigun Inaxiok eta zapatak eta gure ibilkerari buruzko hainbat bitxikeri ere bai!. Nahi duenak potcastean du elkarrizketa entzungai. On egin!