Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Atalka

Pagoeta Mendizale elkarteko lagunak Atalkan

ATALKAk, denboraldi honetako elkarrizketa formatuarekin dirau herriko pertsona nahiz talde ezberdinak Arraiora ekarri eta elkarrizketatuz. Ostegun honetan, Pagoeta Mendizale Elkarteko kideak etorriko zaizkigu taldeari buruz hitz egiteko.

Bestalde, Arraio irratiak ere prest ditu berritasun eta aldaketa zenbait eta horiek ere haipatuko ditugu.

Ostegunean beraz, PAGOETA Mendizale Elkartearen iragana, oraina eta geroa entzungai, Arraio irratiko ATALKA irratsaioan.

Txiliku Atalkan

Zarautzen bada makina bat idazle, eta herritar ezberdinak arraiora ekarri eta elkarrizketatzen gabiltzan honetan, aste honetakoan, Jesus Mari OlaizolaTXILIKU izango dugu gonbidatu ATALKAn.

Bere ibilbide pertsonalari jarraiki, literaturaren itsasora jauzi egingo dugu eta idazle ofizio-afizioari buruzko kontuak aireratuko ditugu. Txilikuk oraintxe argitaratu berri ditu bere azken literatu frutua (Euskal mitologiako kondairak haurrentzat) eta horiei buruz ere mintzatuko gara. Bestalde, Joxan Ormazabal omentzeko tartea ere hartuko dugu.

Ostegun honetan beraz, gaueko 22’00etatik 23’00tara, Txilikuri errepasoa.

Aste honetan, Zarauzko ARKAMURKA taldeko kide den Aitziber Sarobe izango dugu gonbidatu ATALKAn.

arkamurka-blog.jpg

Aski ezaguna izango duzue seguruenik bai Arkamurka eta baita Aitziber ere, baina ziur oraindik badirela natur taldeaz jakiteko nahiko istorio. Arkamurkak badu nahikoa historia eta pisu Zarautzen eta hauek eta bestelako kontuak astinduko ditugu oraingoan.

Bestalde, gonbidatuak, astero lez, gustuko 3 kantu ekarriko dizkigu eta horiek ere entzungai, beti bezala, osteuean, gaueko 22’00etan punttuan!”

EHNEko kideak atalkan

Itzuli ginen eta hemen gara aste honetan ere. Oraingoan, Zarauzko Arkamurka taldeak antolaturiko 31. Natur-Astearen baitan izandako hitzaldi bat izango dugu entzungai.

Hitzaldia, EHNE-ko (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna) kide batek eskeini zuen, 1.sektorearen ikuspuntutik, daukagun edota galdu dugun bioniztasuna mantendu, berreskuratu edota gehitzeko gure lurraldeak nola garatu beharko lukeenari buruz. Arraiozaleok adi beraz: ostegunean 22’00etan, ATALKA. Gusto baduzue.

belarrak-eta-hesiak.jpg

Atalka bueltan da

Kaixo lagunok!

Horrenbeste denboraz irrikaz zain egon ondoren, ATALKA badator berriz arraio irratitik zuen etxetara. II denboraldi honetan, zenbait aldaketa izango dira baina hemen ez, astero-astero ikusi-entzun ahal izango duzue hori. Aste honetan, Zarauzko Putzuzulo gaztetxearen 5.urteurrenari buruz arituko gara, horretarako espreski ekarritako gonbidatuekin.

Ostegun honetan beraz, 22’00etan, ATALKAren itzulera! Antiojuak estutu, belarriak esne: hastera goaz…

atalka.jpg