Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ithaka Ukatuz

Salbideko festak girotzen egongo gara!

Aste honetan hasi dugu 2020-2021 irratsaio denboraldia Zaratazarautzen eskutik. Bihar egingo dugu kaleko lehen zuzenekoa Salbide auzotik. Aurtengoan, lehen aldiz ospatuko dituzte auzoko festak eta gu bertan izango gara larunbat goiza girotu asmoz. 11.00tatik 13.00tara bertan izango gara goizeko mural pintaketa zein haurren marrazki erakusketaren berri emanez. Elkarrizketak, musika eta nola ez gure ikasturte berriko albisteak ere izango ditugu mintzagai.

Ez da ahaztu behar gaur egungo egoeran segurtasun neurriak kontuan hartu bertara gerturatu zaitezketela giroaz gozatzera eta horretarako aukerarik ez baduzue FMtik jarraitzeko modua izango duzue. Beraz ez dago aitzakiarik Salbideko auzoko festez ez gozatzeko, animatu!!

Adiorik ez, geroarte baizik!

Iritsi dela Ithaka Ukatuz irratsaioaren bigarren denboraldiari agurra emateko ordua, eta horretarako aurreko ikasturtean bezala azken irratsaio honetan Jacques Cousteau eta Willy Fog-ek elektronika munduan “back to back” bezala ezagutzen den moduan arituko dira.

Urteari errepasoa eginez, hainbat efemeride komentatuz eta nola ez bidaiatuz agurtuko gara. Uhinetan elkartuko gara 21:00etatik aurrera!

Etxetik urrunago ezin!

Azkenengo irratsaioan bezala gaurkoan ere birus madarikatu honek amaitu zuen abentura baten aurrean gaude. Xabo gerturatuko zaigu gela arroxera aurreko urteko ekainean hasiera eman zion bidaia honen nondik norakoak gurekin elkarbanatzeko asmoarekin.

9 hilabete inguru presarik gabe igaro ditu Indonesiatik, Australiatik eta Zeelanda Berritik bertako jendearekin kontaktu zuzena izanik. Gaurkoan ere Ithakara iritsi gabe gozatzea lortuko al dugu? Ziur baietz! 21:00etatik aurrera Arraion izango gara zuen zain!

Gela arroxetik Hego Amerikara!

Ia-ia ahaztu ere egin gara gela arroxetik emititzea zer den, baina gaurkoan bertatik jardungo gara zuzen-zuzenean! Hau da poza hau!

Itzulera hau ospatzeko irratsaio eder batekin gatoz, eta konfinamendu garai honetan ameztu ditugun bidaia eder horietako baten aurrean gaudela esango genuke. Ainhoa Arruti izango dugu gure uhinetan 2019 amaieratik Covid-19a gure bizitzan sartu arte egin zuen bidaia azaltzeko asmoarekin.

Prestatu motxilak, birus honek ez gaitu denbora gehiago etxeko lau pareten artean mantenduko eta! 21:00tatik aurrera Fm-ko 99.3an izango gara bidaia ezin interesgarriago batekin!

Aspaldikoooooooo

Izenburuan esaten dugun bezala aspaldian zuengandik urrunduta gabiltza, baina ez pentsatu zuetaz ahantzi garenik, inoiz baino gogo gehiago ditugu gela arroxera itzuli eta ahazteko zailak diren abentura berrietaz gozatzeko.

Konfinamendu garai honetan gauzak ordenatzeko parada izan dugu zuetako askok bezala, eta aurkitutako relikia horien artean duela urte batzuk Aitor Azpirozek Bitakora Kaieran egindako elkarrizketa berezi hau topatu dugu.

Afrikan barrena bidaiatu nahi baduzue eta zuen hurrengo bidaiarekin amesten hasi 21:00etatik aurrera sintonizatu Arraio!