Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ithaka Ukatuz

Bitakora Kaiera bueltan da!

Gaur egungo egoera berezia ikusirik, Arraion ere irratsaio bereziak emititzen ari gara. Ithaka Ukatuz saioak iraganera egingo du bidaiatxoa gaurkoan, hain zuzen ere 9 urte atzera eginez eta Bitakora Kaieraren remember bat burutuz. Ithakak, Arraioren uhinetan, Bitakoraren testigua hartu zuela esan daiteke, eta honekin omenalditxo txiki bat egin nahi diogu.

Baina honek ez du esan nahi Willy Fog ez dela zuekin izango, gaurko programan bera izango baita gonbidatu berezia. Bai, apur bat gazteago, baina betiko ilusioarekin izango dugu Willy gela arroxetik zuen etxetara sartzeko gogo biziz.

21:00etatik aurrera izan arraio! entzun arraio!

Azkenean hemen da, eta Txilera garamatza!

Eztakigu esaten kosta zaion edo kosta zaigun, baina azkenean gela arroxean izango dugu Jon Aizpurua handia! Denbora da elkarrizketa hau ixteko negoziazioak hasi zirela, eta kontratua sinatzeko garaian gure gorabeherak izan baditugu ere, gaurkoan gozatu ederra hartuko dugulakoan gaude.

Txilera goaz, beraz animatu motxilatxoa egin eta gogoangarria izango den abentura honetan murgiltzera! 21:00etatik aurrera bilakatu zaite Ithakazale!

“Emakume Surflari” proiektuaren baitan bidaiatzen

Monotonia eta errutinarekin hausteko asmotan elkartzen gara hamabostean behin zuekin uhinen bidez, eta gaurko saioak eskema guztiak hautsiko dituelakoan gaude… Emakume surflari proiektuan murgilduta dauden Haize Bolinaga, Uxo Olaskoaga eta Ane Erguin izango ditugu gela arroxean azken gabonetan Maroko aldean izandako bizipenen inguruan solasaldi atsegingarri bat izateko intentzioz.

Beraz badakizu proiektuaren inguruan, Marokoren inguruan edo besterik gabe emakume hauen bizitzeko gogoen inguruan zerbait gehiago jakin nahi baduzu sintonizatu Arraio Irratia 21:00tatik aurrera!!

Gabonak Kolonbian, ez dauka itxura txarrik, ez?

Oriotik datoz gaurkoan gure gonbidatu maiteak, duela gutxi igarotako gabonetako oporraldian egin duten bidaiaren berri ematera. Josu Atorrasagasti, Ekain Zubizarreta eta Ibai Zubizarreta gerturatuko dira gela arroxera euren abentura eta kalenturen berri ematera, ziur bietatik mordo bat dituztela.

Gazte oriotar hauek azken urteetan gabon zaharra atzerrian igarotzea ohitura gisa hartu dute eta horren inguruko hainbat bitxikeria izango ditugu hizpide gaurkoan. Beraz badakizu, 21:00etatik aurrera piztu Arraio! Ez zara damutuko!

2020an bidaiatzeko gogoak ez direla amaitu!

Hilabete luze baten ostean berriz ere bueltan gara uhinetara. Gabonak direla eta ez direla bada denboratxo bat zuekin ez garela topatzen asteazken berezi hauetan, eta aitortu beharra daukagu irrika biziz gatozela!

Gaurkoan Nagore Martinez gerturatuko zaigu gela arroxera, eta Sri Lanka eta Maldivas aldera zuzenduko gara berarekin. Gonbidatua ezagututa ziur ez dela energia faltarik izango! 21:00tatik aurrera Fmko 99.3an topatuko garelakoan…

OLYMPUS DIGITAL CAMERA