Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Izerditan blai

Euskal presoen aldeko VII. eskubaloi jardunaldia eta playeroak biharko saioan

Kaixo entzule maite! Neguko oporren ostean berriz ere hemen gara beste saio interesgarri batekin. Biharkoan gure herriko mugak atzean utzi eta Egiara joko dugu beran ospatu baitzen Euskal presoen aldeko VII. eskubaloi jardunaldia. Bertako antolatzaileen hitzak bildu zituen fin asko Asier Arangurenek eta baita han jazotakoaren berri ere emango digu.

Honetaz gain, playeroen beste jardunaldi baten atarian gaude, beraz kiniela ere egin beharko dugu, zuek ere ez galdu 2020ko trena eta hasi zuen apustuak egiten! Hau guztia, beti bezala 21.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

Surfa eta playeroak biharko saioan

Kaixo entzule maite! Bihar egingo dugu urteko azken saioa eta ohitura onei jarraiki surfa izango dugu mintzagai. Bihar Iker Amatriain izango da gela arroxean, urte honek utzitakoa errepasatuko dugu haziz doan surflari gazte honekin. Bide batez, mundu mailako surf txapelketa gorena atertuko dugu, emakumezkotan Carisa Moore izan baita 4. aldiz txapeldun eta gizonezkotan oraindik oraindik dena erabakitzeko dago.

Hondartzatik irten gabe playeroen azken jardunaldia ere errepasatuko dugu. Igande eguerdian izan ziren partiden emaitzak, hauek utzitako sailkapenak eta kinielak zuenganatuko dizkizuegu. Beti bezala, hau guztia 21.00tatik aurrera Arraio irratian FMko 99.3an!

Kros mistoa eta playeroak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Hemen gara berriz ere herriko kirol aktualitatearen inguruko saio berri bat eskaini asmoz. Biharkoan Unai eta Amaia izango dira gurean, pasa den igandean bikotekako kros mistoa egin zuten eta horren inguruan arituko gara.

Bestalde, Paco Urkia hondartzeko playero txapelketa ere errepasatuko dugu, azken saioaz geroztik neskek jardunaldi bat eta mutilek bi jokatu dituztelako. Beraz badakizu, ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio Irratia 21.00tatik aurrera FMko 99.3an!!

Iñigo Arratibel lasterkaria biharko saioan

Biharko saioan Iñigo Arratibel izango da gurean igandean Donostiako maratoia egiteko asmotan dabilelako. Hortaz, froga hau prestatzeko eman beharreko pausuak zeintzuk diren ezagutzeko.

Korrika aritzeaz gain, playerotan ere hasi zaigu Iñigo eta nola ez, guk ere tarte bat eskaini beharko diegu, bi jardunaldi jokatu dira eta hauetan jazotakoa aipatuko dugu. Gainera asteburu honetan mutilek beste jardunaldi bat izango dute eta horko kiniela ere egin beharko dugu. Beraz, badakizu, ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio irratia 21.00tatik aurrera FMko 99.3an!!

Biharkoan bai, herriko taldeen emaitzen errepasoa

Kaixo entzule maite! Aurreko saioan ZAEko arraunlariekin izan genuen elkarrizketaz gozatu ostean ,aste honetan herriko taldeen berri emango dizuegu. Talde gehienak beraien txapelketan murgilduta daude dagoeneko eta lehen jardunaldi hauetan egien dutenaren berri emango dizuegu.

Bestalde, playeroen kiniela ere egingo dugu, baita 2.eko jardunaldiak utzi zizkigun emaitzak gogoratu ere, ezusteko bat edo beste egon baitzen. Beraz, badakizu, herriko kirol kontuez gehiago jakin nahi baduzu, sintonizatu 21.00tan Arraio Irratia FMko 99.3an!!