Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Izerditan blai

Zarautz Zast-eko neskak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Aste honetan saskibaloi kontuekin gatozkizue. Bihar, gela arroxean Zarautz Zasten aritzen diren bi kide izango dira. Gipuzkoako bigarren mailan jokatzen dute Beñat Jauregiren gidaritzapean eta aurtengo denboraldi bikainaren inguruan jardungo dugu hizketan.

Honetaz gain, playeroan beste jardunaldi baten atarian gaudenez kiniela ere egingo dugu. Jada hasi da playeroen aurpegirik gogorrena agertzen: goizean goizeko partidak, hotza, euria… Beti bezala gure irratsaioa asteazkenean 20.00tatik aurrera izango duzue entzungai FMko 99.3an!!

Playeroen etorkizunaren inguruan arituko gara urteko lehenengo saioan

Kaixo entzule maite!

Urteari gogoz ekiteko hondartzako futbola edo playeroen etorkizunaz arituko gara. Orain aste batzuk talde denek sinatutako testu bat argitaratu zen zenbait komunikabidetan. Horren harira bertako testu horren protagonistetako bat gurekin izango da gaur egungo egoeraren berri eman eta aurrerantzean izango diren pausuak agertzeko.

Honetaz gain, playeroetako azken jardunaldiko emaitzak errepasatuko ditugu eta mutilen kopa zein ligako taldeak nola dauden errepasatuko ditugu. Hau dena, beti bezala 20.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Herriko taldeen errepasoa, playeroak eta surfa urteko azken saioan

Kaixo entzule maite!

Urtea amaitzeko herriko taldeen errepasoa egingo dugu. Gu bezala, talde gehienek ere geldialditxoa egingo dute datozen asteetan, beraz, urtea amaitu baino lehen duten egoera aztertuko dugu.

Honetaz gain playeroen kiniela ere egingo dugu, igande honetan izango baitute mutilek lehen faseko azken partida eta neskak hilabete baten ostean berriz ere arituko dira zarautzko hondartzan.

Azkenik, hondartzako erregea Gabriel Medina izango da beste urte betez. Pipelineko uretan garaipena lortuta berriz ere munduko txapeldun bilakatu baita.

Hau dena beti bezala asteazkenean, 20.00tatik aurrera izango duzu, Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Aritz Aranburu surflaria biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan Aritz Aranburu surflaria izango dugu gela arroxean. Hawaiitik etorri berritan, Galeako lur muturrean aritu zaigu olatu handien txapelketan. Bigarren postu bikain bat lortu ostean gurekin solasteko tarte bat hartuko du iluntzean.

Honetaz gain playeroen emaitzak ere errepasatuko ditugu, gizonezkoen 6. jardunaldia izan baitzen ostegun goizean.

Beraz, badakizu, bihar 20.00tan sintonizatu Arraio Irratia FMko 99.3an!!

Kros mistoa, playeroen kiniela, surfa eta historikoa biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan denetarik izango dugu. Hasieran, kros mistoaz arituko gara, pasa den igandean izan zen 40. edizioa eta bertako emaitzak errepasatuko ditugu. Honekin batera playerotako kiniela ere egingo dugu, ostegunean mutilen 6. jardunaldia izango baita.

Aspaldian ez bezala, aste honetako saioan surfa tarte bat eskainiko diogu. Alde batetik Stephanie Gilmore izan da munduko txapeldun 7. aldiz eta Koroa Hirukoitzeko froga aurrera doa Hawaiien.

Azkenik saioa amaitzeko kirolari historiko bat ekarriko dugu gogora, hau ere aspaldian egiten ez genuenez gogotsu arituko gara, nor izan nahi den jakin nahi?? Ba sintonizatu Arraio Irratia bihar 20.00tan FMko 99.3an!!