Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Izerditan blai

Playerotako finalistak biharko saioan

Kaixo entzule maite! Biharko saioan gela arroxa gainezka izango dugu playerotako finalistak gerturatuko baitzaizkigu. Urrian hasi zen denboraldia larunbat honetan amaituko da eta bertan parte hartuko duten seniorren bisita izango dugu. Lehendabizi Kopa jolastuko duten taldeetako ordezkariak izango ditugu eta ondoren Ligakoak. Elkarrizketaz gain denboraldiko azken kiniela ere egingo dugu. Ez galdu biharko saioa, 21.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Errugbya eta playeroetako final erdiak biharko saioan

Kaixo entzule!

Bi asteko atsedenaren ostean bihar itzuliko gara gela arroxera. Denboraldia bukatu berri dute errugbyko lagunek eta beraiekin arituko gara saio honetako gora-beherez.

Honetaz gain, playerotako kiniela ere egingo dugu, igandean final erdiak jokatuko direnez, gure apustuak egin beharko ditugu, eta zuek animatzen al zarete kiniela egitera? Beti bezala, hau guztia, bihar, asteazkena 21.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Herriko taldeen emaitzen errepasoa eta playeroen emaitzak gaurko saioan

Oporrak hartu aurretik azken saioa izango dugu hau eta bertan herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu. Denboraldiaren azken txanpan sartuak dira eta beraien nondik norakoak kontatuko dizkizuegu.

Honetaz gain playerotako emaitzak ere errepasatuko ditugu, nesketan liga erregularreko azken partidak izan ziren eta mutiletan final 1/4nak. Hau guztia, gaur, asteazkena 21.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Jokin Aranburu txirrindulari profesional ohia bihar gela arroxean

Kaixo entzule maiteak!

Udaberriarekin batera txirrindulariak ere errepidera ateratzen dira profesional zein afizionatuak. Zarauzko txirrindularia urte honetan jada ez da profesionala eta gaur egun zertan dabilen jakingo dugu. Honetaz gain, playeroak ere izango ditugu mintzagai, emakumezkoen Liga eta Kopako ligaxketako 2. jardunaldia izan genuen eta mutiletan kopako final 1/8ak.

Beti bezala hau guztia bihar, asteazkena, 21.00tatik aurrera izango duzu entzungai Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Ainara Aymat eta Iker Amatriain surflariak gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Gaurko saioan gela arroxera bi surflari etorriko zaizkigu, alde batetik free surferra den Ainara eta bestetik lehiaketetan buru belarri dabilen Iker. Kirol beraren bi aurpegi ezberdin ezagutzeko aukera izango dugu.

Honetaz gain, hondartzan jarraituz, playerotako azken jardunaldia errepasatuko dugu, baita gizonezkoen lehen kanporaketak aipatu ere. Hau dena, beti bezala, 21.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!