Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Salda Badago

Godspeed You! Black Emperor eta Ravel aurrez aurre Salda Badago-n

Aupa entzule!!

Salda Badago berezia astelehen honetakoa: Maurice Ravelen bolero famatua eta Godspeed You! Black Emperor talde Montrealdarraren abesti bat jarri baititugu aurrez aurre, benetan antza duten ikusteko. Ildo horretatik, Mogwai talde eskoziarra ere ekarri dugu eta bukaeran gure Putzuzulo gaztetxean laister izango dugun Iturria izeneko bakarlaria ere ezagutzeko aukera izan dugu.

Salda konpletoa! Gozatu!

Saioaren “Natura” diska berriarekin salda

Saioa abeslari legorretarraren “Natura” diska berriari eskeini diogu astelehen honetako Salda Badago irratsaioa. 2013ko urtarrilean argitaratu du diska benetan ederra, bere ibilbide musikaleko hirugarrena, eta programa osoa eskeintzea merezi zuela iritzi diogu, eta baita hala egin ere! Gozatu salda eder hau, entzule!!!