Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Salda Badago

Arraio Irratiaren Udazkeneko programazioa martxan da

progra2013-negua2Zarauzko Arraio Irratiaren udazkeneko programazioa martxan da iada, Udako oporren ostean.

Programazio berriak, aurreko urtekoarekin alderatuz ez dauzka nobedade gehiegi. Aipagarriena, Arraiok berak produzituriko Bolloenea saio berria dugu, hilean behin egingo dutena, Atalka saioaren barruan. Ostegunetan, gaueko 21:00etatik aurrera uhin feministak jaurtiko dituen saio berri bat duzue hortaz.

Arrosa sareko irratsaioekin jarraituz, baditugu saio berriak gure parrilan. Astelehenetan esaterako, Heavya eta Metalari tarte egingo diegu astelehenetan, Antxeta Irratiko Metal Garraxia eta Aiaraldea FMko Metalurgia saioekin.

Ostegunetan berriz, hiru saio berri edukiko dituzue entzungai. RZ-ak, Taupadaz taupada eta Klioren Basoak irratsaioak entzungai edukiko dituzue Atalka saioa baino lehen hauek ere Aiaraldea FMkoak.

Gaur ez da Salda Badagorik izango

Tamalez, gure esataria gaixorik dagoenez,  gaurkoan ere ez dugu Saldarik izango gaurko giro euritsu eta hotz honetan gure belarriak goxatzeko. Aurreko astean irratsaiorik egin ez zuenez, irrikitan zegoen…Hurrengo astean izan beharko!

Gaur Salda estarluxekin egin beharko

Badakigu astero bezala Salda Badago irratsaioa entzuteko desiatzen zaudetela,

baina zoritxarrez, larunbatean izandako 12 orduko irrati-maratoiaren ondoren,

gure esataria erabat lur jota geratu zen, ahoko listua ere lehortu zitzaion eta!

Gutxienez astebeteko oporrak beharko dituenez errekuperatzeko,

gaur ez da Salda Badago irratsaiorik izango.

Datorren asterarte!

26886_productos-halal_big