Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Salda Badago

Salda Badagoren itzulera entzungai

Salda Badago bueltan da!!

Dakizuen bezela aurreko irrati-urtean baino ordubete lehenago, 21:00etan.

Gaurkoan Zarauzko talde akustiko eta bakarlariei errepasoa eman diegu: Mor More, Occhi di Farfalla, Lou Topet, Arrutiko Intxaurrak, Bassoa, eta abar.

Entzungai duzue hemen, eta podcastean. Abesti-zerrenda aldiz, hemen.

Ondo bizi!!

[vimeo]http://vimeo.com/72154148[/vimeo]

Denboraldiko azken Salda

Aupa entzule!

Denboraldiko azken Salda Badago irratsaioa izan da gaurkoa, iraila arte ez baikara itzuliko.

Ikasturteko disko, abesti, kontzertu… onenen sariak banatu ditugu, une gogoangarriak orainaldira ekarriz.

Abesti-zerrenda hementxe duzue.

Entzule guztioi mila esker hor izateagatik, baita Arraiokideoi ere proiektu hontan zuen denbora eta indarra jartzen duzuelako.

Laster arte!!!

[vimeo]http://vimeo.com/55374986[/vimeo]

Atomizador bakarlaria entzun dugu Salda Badago-n

Atomizador bakarlari madrildarra izan dugu entzungai gure irratsaioaren lehen zatian, ukelelez, kitarraz, zein ahotsez pop erradikala lantzen duen artista. Ondoren, Daniel Johnstonen abesti bat, Pelayosanetan izango ditugun Zakillers eta Humus taldeen aurrerapen bat eta Radiohead-en monografikoan ahaztuta utzi genituen pare bat kantu entzuteko ere izan dugu tartea.

Hemen duzue abesti-zerrenda.

Gozatu!!