Press "Enter" to skip to content

Etiketa: atalka

Kitzika: Ba al daude desiragarriak ez diren gorputzak?

Gaurko irratsaioan gorputzak izango ditugu protagonistak; ba al daude desiragarriak ez diren gorputzak?
Horretarako BaleakEH kolektiboarekin jarri gara harremanetan eta lodifobiari buruz aritu gara, estetikaren tiraniaz, desirak… zatoz eta kitzikatu!

Gaur 21:00etan!

Arg:Wiliam Klein

Kitzika: Maskulinitatea(k)

Gaurko irratsaioan, maskulinitateak izango ditugu protagonistatzat.
Gonbidatu ezin hobea izango dugu horretarako, Axi Baglietto!
gaiari buruz hitz egin eta gizon taldeei buruz arituko gara.
Artefaktetan gai honi buruz ilustratzaile eta liburu bat edukiko dugu hizpide.
Zatozte gure bidai honetara eta kitzikatu gaitezen elkarrekin!
GAUR 21:00etan!

Kitzika: Bondage

Gaurko Irratsaioan Bondageari buruz hitzegingo dugu:
Shibarian esperientzi asko duen protagonista batekin bidaiatuko dugu eta zertan datza praktika honek esplikatuko digu, baita bere esperientzi pertsonala arte honetan.
Gehio jakin nahi? Ba ez galdu!!!!
Fran-en instragrama: https://www.instagram.com/nakwashi/
Marika Leyla Roux: https://www.study-on-falling.com

Haurren sexualitatea Kitzikan

Nola bizi dute haurrak sexualitatea? Nola akonpainatu beraien prozesua? Bihar haurren sexualitateari buruz  jardungo gara Kitzikan. Gainera bi protagonista ekarriko ditugu beraien esperientziaz hitzegiteko. Eta bukatzeko, bi sekzio berreskuratuko ditugu: Artefakteak eta Hiztegia.

Bihar 21:00etan 99.3 Fm-an! Ez galdu!